54. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

GANBILA antzerki bildumaren auzkezpen teatralizatua.

      

Susa argitaletxeak eta EHAZE elkarteak elkarlanean martxan jarri dute GANBILA izeneko antzerki bilduma berria, eta lehenengo hiru tituluak ekarri dituzte Durangoko Azokara: Bazterreko ahotsak, Simplicissimus eta Francoren bilobari gutuna. Hiru liburuetako egileak ile-apaindegi batean eseriko ditugu, eta bertan, euskal teatroaren look berriaz mintzatuko dira: zer behar du euskal teatro garaikideak? Ile urdinentzako kolorantea, bizarra egitea, ala gorputz osoko depilazioa?

Parte hartzaileak: Miren Tirapu, Patxo Telleria, Ximun Fuchs.
Aurkezlea: Eneritz Artetxe.
Aktoreak: Sara Iriondo, Oihan Zubizarreta.

Itzuli