53. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

Inondik inora

      

Benetan Be (4 urtetik aurrera)

Zuzendaria: Patricia Urrutia

Zuzendari laguntzailea: Ximun Fuchs

Antzezleak: Patricia Urrutia, Aiora Sedano, Jon Zumelaga

Musika: Asier Ituarte

Sarrera: 4€

 

Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar, zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko!

Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez.

Inondik inora ZUBI proiektuaren irabazleetako bat da. ZUBI San Agustin Kultur Guneak parte hartzen duen euskal sortzaile berriei laguntzeko plataforma da

Itzuli