Mugalariak ekimenak bost proiektu artistiko lagunduko ditu sortze prozesuan, eta dagoeneko jakinarazi dute proiektu horiek zeintzuk izango diren. Era berean, Zubi proiektuak ere antzezlan bat lagundu nahi du urtero, eta aurten bat ez, baita beste hiru ere (modu apalagoan bada ere) lagunduko dituztela iragarri duten.

mugalariakProiektu horiek oraindik sorkuntza prozesuan daudela, Szenatokia gunera hurbilduko dira antzerkilariak, Arte Eszenikoen plazara, euren sorkuntzari buruz hitz egitera. 'Kafea eta Berba' izeneko solasaldian izango da hori, abenduaren 6an, Szenatokiaren hall-ean eta kafe baten bueltan. 

Hauek dira lagunduko diren proiektuak:

  • 'Satie-ka', Elirale konpainiarena (Mugalariak).
  • 'Txoriak', Dantzaz taldearena (Mugalariak).
  • 'Etxekoak', Artedramarena (Mugalariak).
  • 'Zuek', Rouge Elearena (Mugalariak).
  • 'Eskutitzak', Itziar Eliasena (Mugalariak).
  • 'Amodioaren ziega', Lauka taldea eta Ander Lipusena (Zubi).
  • 'Su izan nahi', Metrokoadrokarena (Zubi).
  • 'Itsasoari negar', Ze Onda Antzerkiak taldearena (Zubi).
  • 'Arrautza', Hautsi konpainiarena.

 

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT