Durangoko Azoka egunetan Szenatokia gunea da San Agustin kulturgunea. Programazioaren berri eman dute, eta hasiera eta bukaera estreinaldi batekin egingo dute antzoki durangarrean. 

Hain zuzen ere, azken estreinaldi hori Szenatokiaren egitarauaren baitan egingo dute: "Txapeldun" ikuskizuna, Organik Dantza Taldearen eta Kepa Junkera musikariaren artean prestatutakoa. Abenduaren 8an izango da, astelehenean, 19:00etan, Durangoko Azokaren azken egunean eta Szenatokiaren azokako azken ekitaldian.

Sinopsia

Eneko Balerdi interpreteak eta Kepa Junkera konpositoreak lan honetarako sorturiko musikak Txapeldun baten hainbat bizipen erakusten dute. Garaipen momentuez hitz egiten du obrak, baina baita bakardadeaz, presioaz, beldurraz eta hauskortasunaz ere.

Organik dantza taldeak bere marka bereizgarria txertatuko dio: mugimendua ardatz, haren gainean eraikiko du istorioa, propio sortutako musikarekin eta testu bitxi eta umoretsuekin.

 

Kontzeptua: Eneko Balerdi, Natalia Monge
Zuzendaritza artistikoa: Natalia Monge
Dramaturgia: El Pont Flotant
Interpretea: Eneko Balerdi
Jatorrizko musika eta musikaria: Kepa Junkera
Bideo sorkuntza: Marc Cano
Iraupena: 60′

 

 

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT