Hilabete bi baino gehiago falta da Durangoko Azokako 52. edizioa heltzeko –aurten abenduaren 6tik 10era antolatuko da–, eta Azokako guneak hasi dira jada apurka-apurka beren egitarauak osatzen –proposamenak bidaltzeko epea urriaren 4tik 31ra arte izango da–.

Urtero legez, Szenatokian arte eszenikoen eskaintza zabala topatuko dugu. Azokako lehenengo eguna indartsu hasiko dute, ikuskizun berezi batekin. Abenduaren 6an azokazaleek Ele! antzezlanaz gozatu ahal izango dute, 18:00etatik aurrera. Josu Kamararen zuzendaritza eta Jon Maiaren gidoia duen lan honek Lauaxeta eta Lorca ditu hizpide: biak izan ziren idazle eta poeta ikoniko, bakoitza bere herrian, bere kulturan.

Baina biek hainbat ezaugarri izan zituzten amankomunean: biak modu beretsuan hil ziren, biak urte beteko aldean fusilatuak izan zirelako diktaduraren hastapenetan.

Bata, Andaluziako lurretan jaiotako poeta errepublikarra izan zen; bestea, Euskal Herrian jaiotako poeta abertzalea. Bi muturretako ertzak badirudite ere, inork gutxi daki bien bizitza gurutzatu egin zela.

Ele! antzezlanaren haria poeta bien olerkiek osatzen dute. Hitzak, musika, irudiak eta antzerkia erabiliz, hain desberdinak ei diren kulturak eta herriak elkartuko dituzte. Memoria historikoaren ur sakonetan barrena, aniztasunaz eta artearen giza-baloreez ari da Ele!, poeta bi horiek iraganetik orainaldira ekarriaz.

Emanaldia San Agustin Kulturgunean izango da, 18:00etatik. Antzezlanaren iraupena 90 minutukoa da. Sarrerak dagoeneko eros daitezke, 10 euroan (7'5 euro bazkideentzat).

Fitxa artistikoa:

Gidoia: Jon Maia

Aktorea, dantza eta abeslaria: Ana Salazar

Aktorea eta narratzailea: Jon Maia

Dantzariak: Angela Carbajo de Lera, Arkaitz Pascuas

Zuzeneko musika: Gorka Hermosa, Jesus Prieto "Pitti"

Zuzendaritza: Josu Kamara

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

Elkarrizketa: Ximun Fuchs `Francoren bilobari gutuna´

K2_ArPMCETE_Abendua+0100RAbePMCET_1C2

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

Szenatokiko egitaraua Itziar Eliasen eskutik

K2_IgPMCETE_Abendua+0100RAbePMCET_1C2

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

Szenatokiko egitarauaren nondik-norakoak

K2_OgPMCETE_Azaroa+0100RAzaPMCET_1C2

San Agustin Aretoa antzerki zaleentzat ezinbesteko paraleku izango da aurten ere -San Agustin eta EHAZEk antolatua-. 3 ekitaldi nagusi izango dira ardatz gune honetan:

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

Mami Lebrun

K2_AlPMCESTE_Urria+0200RUrrPMCEST_1C2

ABENDUAK 4

Egoitz eta Miren amona Kontxaren Parisko gazte garaietako bizipen eta sekretuetan murgilduko dira, azken honen ganbaran aurkitutako egunoroko batzuen bitartez.

Kepa Errastik buru duen konpainia gazte berri honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzak jaso ditu, bai testuaren idazketarako eta baita antzezlanaren produkziorako ere.

https://www.facebook.com/events/220800994949302/

 

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

Eskutitzak obra hizpide

K2_OrPMCETE_Abendua+0100RAbePMCET_0C2

Abenduaren 7an "Eskutitzak" antzezlana izango genuen gozagai Szenatokian. Izaskun Arandia eta Itziar Elias dira lan honen sortzaileak, eta Eliasen familiaren historian oinarritu dute kontakizuna.

Antzezlan honen nondik norakoak gertuagotik ezagutzeko asmoz, Itziar Eliasekin elkartu da Azoka Telebista. Lanaren sortzailea izateaz gain, obra honetan aktore lanak ere egiten ditu, Aitor Fernandino, Iosu Florentino, Josean Bengoetxea, Olatz Beobide eta Aiora Sedanogaz batera.

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

Maratoi bat antzerki

K2_OrPMCETE_Abendua+0100RAbePMCET_0C2

Laugarrenez egin dute aurten Antzerki Maratoia deituriko ekimena Szenatokian. Bertan, euren antzezlanen 15 minutuko zatiak erakutsi dituzte zazpi konpainiek, eta obra eta obra artean txakolin eta pintxo bana elkarrekin hartzeko aukera izan dute antzerkigileek eta ikusleek.

Sortzaileekin hizketan aritzeko aukera izan dute Azoka Telebistakoek ere, txakolin eta pintxo artean.

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

Francoren bilobari gutuna

K2_AlAMCESTE_Urria+0200RUrrAMCEST_1C2

 

fbg kartela

 

 

ABENDUAK 6

BI EMANALDI; 12:00etan eta 18:00etan

Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala.

Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna.

http://www.franco.eus/

 

 

 

 

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

OA-UHETAK, ELIRALE DANTZA KONPAINIA

K2_LrAMCETE_Abendua+0100RAbeAMCET_0C2

Mugimendu eta musikaren bitartez, gorputzaren ezagutzea bizitzeko aukera izanen dute

haurrek saio horietan. Saioaren bigarren une batean, haurrak sortzaile bihurtuko dira “Lodikroko”

liburuaren ipuin bat beraienganatuz, dantzan, kantuan edota hitzetan ezarriz artista-

eramailearen laguntzarekin.

Espazioa, Denbora, Fluiditatea, Intentzioak eta Elkar-bizitza lantzeko bidai pollit bat eta

hau dena euskaraz!!!

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT